ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent
GURI BURUZ

GURI BURUZ

MATABIn zure landareak zaintzeko ihinztadura-soluzioak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditugu.

Zure tratamenduen aplikazioan emaitza eraginkorrak eta errentagarriak lortzeko diseinatutako tresna lehiakorrak, ingurumena errespetatu eta uraren eta produktuaren erabilera minimizatzen dutenak.

ZURE GRINA GURE INSPIRAZIO-ITURRI

Lorezaintzarekiko duzun grina, baratzean egiten duzun lana eta nekazaritzan duzun profesionaltasuna inspirazio-iturri dira MATABIrentzat.

Zure premiak aztertu eta konponbideak diseinatzen ditugu, laborantza eta merkatu guztietara egokituz. Materialak eta teknologia berriak txertatzen ditugu, tratamendu osoan ihinztadura homogeneoa bermatuz.

HELBURU KOMUNA, BEZEROA

Helburu bera partekatzen dugu: bezeroa. Bai eta talde-balioak ere: konpromisoa, konfiantza, errespetua, hurbiltasuna, parte-hartzea eta profesionaltasuna. Horrek guztiak indartsuago eta sendoago egiten gaitu etengabe eboluzionatzen ari den proiektu erkide dinamiko batean lan egiteko: MATABI.

ESPERIENTZIA ETA EZAGUTZA

Merkatuan duen mende erdi baino gehiagoko esperientzia, sektore bakoitzaren premien ezagutza zabala eta 5 kontinenteetako aholkularitza komertzial eta teknikoko egitura handia funtsezko faktoreak dira MATABI ihinztagailuen arloan aditua izan dadin.

Lana erraztu eta ihinztadura-prozesuan esfortzua aurrezten dizuten irtenbideak garatzen ditugu. Lursail eta erabiltzaile bakoitzaren premietara egokitzeko aukera ematen duten osagarriak, ordezko piezak eta mantentze-lanak, ihinztagailua beti prest izateko eta errendimendu handiena lortzeko.

FIDAGARRIA ETA SENDOA

Fidagarritasuna, sendotasuna eta iraunkortasuna dira MATABI ihinztagailuen ezaugarriak, irauten duten eta erabiltzaileari konfiantza ematen dioten markako balioak.

Zure gogobetetasunak ziurtasuna ematen digu etengabeko hobekuntzan lan egiten jarraitzeko eta irtenbide ergonomiko, funtzional eta seguruagoak bilatzeko.

GOIZPER GROUP Kooperatiba GARA

Goizper Group kooperatibako Ihiztadura negozioko markarik ezagunenetako bat da Matabi.

60 urte baino gehiagoko historian izandako hazkundeak hiru negozioren inguruan egituratutako talde bihurtu du Goizper: Goizper Ihinztadura, Goizper Industriala eta Goizper Biotechnology.

Goizper Ihinztadurak Smart Spraying irtenbideak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu hainbat sektoretarako: nekazaritza eta baratzezaintza, lorezaintza, industria, izurriteen kontrola, epidemien eta birusen kontrola, eraikuntza, automozioa eta garbiketa profesionala, besteak beste.

GOIZPER-en estrategia honako hauetan oinarritu da:

  • Hazkundea eta Nazioarteko hedapena
  • I+G+B inbertsioa
  • Teknologia propioa
  • Negozio-dibertsifikazioa.
  • Nazioarteko erakundeek eskatutako eta kanpoko auditoreek egiaztatutako fabrikazio- eta kalitate-arau zorrotzenak betetzea.

MATABI ZUGANDIK HURBILAGO

Aurki gaitzazu Ordezkaritzen MUNDUKO MAPA.

Aukeratu hurbilen duzun banatzailea
Europa
América
Africa
Asia