ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent
FAQS

FAQS

Zein ihinztagailu komeni zait?

Lehenik eta behin, zertarako behar duzun galdetu zeure buruari. Garrantzitsua da kontuan edukitzea 3 irizpide hauek:

  1. Sektorea: Nekazaritza-Baratzea , Lorezaintza profesionala , Hiriko baratzea , Etxea-lorategia .

  2. Tratatuko den azalera: ez da berdina balkoi bat edo nekazal-laborantza profesional bat.

  3. Egin beharreko aplikazio mota zure landare edo laborantzatan: ihinztatu, hautseztatu, dosifikatu...

Ihinztagailu familia bakoitzak bere berezitasunak ditu. Horri esker MATABI-k produktu egokia du edozein erabilerarako.

Non eros dezaket MATABI ihinztagailua?

Bidal iezaguzu zure helbide elektronikoa nondik idazten diguzun esanez. Berehala jarriko gara zurekin harremanetan gertuen dituzun saltokiei buruzko informazioa emateko.

Guzti hori egiten saiatu naiz eta nire ihinztagailuak ez du funtzionatzen

Matabin hobekuntza jarraituan sinisten dugu eta Matabi ihinztagailu guztiek ez funtzionatzeko izan dezaketen zergatia ezagutzea interesatzen zaigu. Idatz iezaguzu mezu elektroniko bat zure arazoa azaltzen matabi@goizper.com helbidera. Akatsa hobeto antzematen lagun dezaketen argazkiak edo bideoak bidaltzea eskertuko dizugu.

Teknikari bat zurekin harremanetan jarriko da ahalik eta azkarren arazoa konpontzeko.

Nire ihinztagailua garbitu beharko dut erabiltzen dudan bakoitzean?

Zure ihinztagailua ongi garbitzeko eta mantentzeko mantenu arauak irakurtzea gomendatzen dizugu.

Nola garbituko dut nire ihinztagailua?

Zure ihinztagailuaren garbiketari buruz jakin behar duzun guztia ihinztagailu bakoitzaren erabilera-eskuliburuetan kontsulta dezakezu.

Gogoratzen dizugu zure ihinztagailua beti prest mantentzeko  Mantentze-Lanetarako Kita dituzula ihinztagailu bakoitzerako.

Ba al du ordezko piezarik eta osagarririk?

Matabin honakoen gama zabala eskaintzen dugu:

  1. Jatorrizko Mantentze-Lanetarako Kita zure ihinztagailuaren bizia luzatzeko, piezak erraz ordezkatuz.

  2. Osagarriak zure ihinztagailua pertsonalizatuko dute eta zure erabilera beharretara egokituko dute (altuera, iristeko zailak diren tokiak, ilaren arteak...).

  3. Ordezkoak zure ihinztagailua beti puntuan edukitzeko eta zure ihinztagailuaren bizitza-zikloa luzatzeko.

Garrantzitsua da ordezkoak eta jatorrizko piezak MATAIBI-koak izatea behar bezala funtzionatuko dutela ziurtatzeko eta zure tratamenduen eraginkortasuna hobea izateko.

Ordezko piezarik, osagarririk edo kitiik behar baduzu informa zaitez zure Matabi ihinztagailua erosi zenuen saltokian eta ez baduzu aurkitzen bilatzen ari zarena jarri gurekin harremanetan.

Nola ihinzta ditzaket irisgarritasun zaila duten guneak?

Gune altuenak, urrun daudenak edo irisgarritasun zaila dutenak ihinztatzeko , PITA BIKOITZ MALGUA , 6 m-ko MAHUKA ... eskaintzen dizkizugu.

Kontsultatu gure Osagarriak atala informazio guztia lortzeko.

Zuk aukeratu zure beharraren arabera.

Banatzaile izan nahi dut. Nola jar naiteke zuekin harremanetan?

Kontsultatu banatzaile izatea atala informazio xehatuagoa eta bete beharreko formularioa eskuratzeko.

Nire zalantzetako bat ere ez ez da argitu FAQ atalean, norekin jar naiteke harremanetan?

Matabin uste dugu garrantzitsua dela izan dezakezun edozein zalantzari erantzun bat ematea, horregatik eskaintzen dizugu arreta pertsonalizatu zerbitzua, zure zalantzak argituko dituzten profesionalen eskutik. Idatz iezaguzu.