ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent
Banatzaile izatea

Banatzaile izatea

MATABIn, ihinztaduraz badakigu eta adituak gara. Erabiltzaile, laborantza eta merkatu guztietara egokitutako soluzioak eskaintzen ditugu. Badakigu bezeroen konfiantza eta fideltasuna direla garrantzitsuenak.

Bezeroarenganako orientazioa, konpromisoa, berrikuntza eta aldaketetara egokitzea dira gure kultura kooperatibistaren balioak eta portaerak.

Identifikatuta sentitzen bazara eta MATABI banatzailea izan nahi baduzu, zatoz gurekin.

IHINZTAGAILU SENDOAK

Mende erdi baino gehiago daramagu, besteak beste, nekazaritza, lorezaintza, paisajismoa eta hiri-baratzeak bezalako sektoreetarako ihinztadura-soluzioak ikertzen, diseinatzen eta fabrikatzen.

Merkatuan dugun trebetasunak erabiltzaile bakoitzaren premiak ezagutzea eragiten digu.

MATABik fabrikatutako pieza eta osagai bakiotza efizientzia- eta fidagarritasun-bermea da eta, urtea joan eta urtea etorri, ihinztagailuak ondo funtzionatzea ziurtatzen du.

EXPERTOS Y ROBUSTOS
Innovación

ZUREKIN MUNDUKO EDOZEIN TOKITAN

Nazioarteko presentzia estrategikoa dugu 5 kontinenteetan, gure banatzaileei munduko edozein alderditatik laguntzen dieten 17 ordezkaritza propiorekin eta merkataritza-sare zabalarekin.

TALDEKO KIDE ZARA

Gure produktuen banatzaile guztiek bezeroari aparteko zerbitzu bat eskaini ahal izatea da MATABIren helburua, kalitate-maila gorenarekin bezeroei konfiantza emanez.

GARRANTZITSUA ZARA GURETZAT

  • Banatzaile ofizialek eta baimenduek bakarrik lor ditzakete ordezko piezak, osagarriak eta jatorrizko ordezko piezen kitak MATABItik zuzenean.
  • Produktu, zerbitzu eta mantentze-lanei buruzko informazio osorako sarbidea.
  • Aholularitza pertsonalizatua eta profesionala. Laguntza teknikoaren eskuragarritasuna.
  • Matabiren bezeroei gomendioa zerbitzu-hornitzaile hurbilena aurkitzeko.
  • Zure eskura jarriko ditugu salmenta-tresnak (erakustegiak, merchandising…) zure salmentak handitzeko, irudia hobetzeko eta produktua modu ordenatu eta sinplean nabarmentzeko.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

* Beharrezkoa